Gobierno Vasco

IKASTOLAREN HEZKUNTZA ESKAINTZA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bi eraikin ditu. Bertan, kurtso hauek eskaintzen dira:

Eskaintza honek ezaugarri hauek ditu:

HAUR HEZKUNTZA

(Euskal Herria kalean)

LEHEN HEZKUNTZA

( Perdillegi kalean)

                       HH – 2 URTE  (4 gela)

LH 1 (4 gela)

HH – 3 URTE  (4 gela)

LH 2 (4 gela)

HH – 4 URTE  (3 gela)

LH 3 (4 gela)

HH – 5 URTE  (4 gela)

LH 4 (4 gela)


LH 5 (4 gela)


LH 6 (4 gela)


Gela egonkorra (Eguzki-lore)


a) Ikaskuntza-irakaskuntza

  • Kalitatea Gestionatzeko Sistemaz bideratutako prozesuetan oinarrituta egotea.
  • Gizartearen beharrei erantzuteko Proiektu eta Programa pedagogiko desberdinetan murgildutako irakasleria izatea.


b) Hizkuntzak
Euskara oinarri hartuta, eta “Hizkuntza Proiektua” dokumentuan jasotakoaren arabera:

  • D hizkuntza eredua.
  • Ingelesa, HH 3tik  hasita.
  • Gaztelania, LH 1etik hasita.


c) Aholkularitza eta laguntza zerbitzua
Tutore eta irakasleekin batera, ikasleek garapen ebolutibo orokorrean eduki ditzaketen gorabeherak aztertu eta bideratzeko, lan taldea:

  • Bi aholkulari.
  • Entzumena eta Mintzaera irakaslea (EMI).
  • Pedagogia Terapeutikako irakasleak (PTE).
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialistak (HLE).


d) Instalazio eta zerbitzu egokiak

  • Barruko  ekintzak burutzeko gimnasilekua, musika gela, psikomotrizitate gelak, liburutegia, ikasketa eremu gelak…
  • Kanpoko ekintzak burutzeko jolastokiak
  • Frontoi estalia
  • Ikastolako irrati emisora, Txalaparta FM 107.6
  • Garraioa
  • Jangelak
  • Zaintza


e) Eskolaz kanpoko ekintzak

Zutarri Guraso Elkarteak ekintza desberdinak antolatzen ditu ikasleentzat: kirolak eta hainbat tailer.

Herri mailan antolatzen diren ekintzetan ere gure ikasleak parte hartzera bultzatzen ditugu.

© Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Telefonoa: 943812697 | Telefonoa: 943812091 | 012320aa@hezkuntza.net