Gobierno Vasco

KONPROMISOAK

1. Ikastolak “Hezkuntza Proiektua” definituta dauka. Hobekuntzak gauzatzeko “Plan Estrategikoa” dokumentuan, lau urtetako zeregin nagusiak jasoko ditu eta ikasturtero Batzordeak “Urteko Plana” onartuko du.

2. Urtero, Ikastolaren “Hezkuntza Eskaintza” eguneratuko da eta familiei horren berri emango zaie, bai matrikulatzerakoan, bai ikasturte haserako bileretan.

3. Ikastolako “Zerbitzu” desberdinak antolatzeko (garraioa, jangela, zaintza) ikasturte haseran bilera bat egingo da langileekin eta ikasturte bukaeran hurrengorako erabiltzaileen aurreikuspenak egingo dira.

4. Familia, ikasle eta irakasle berrientzako Harrera Plangintza bat dauka Ikastolak.

5. Maila eta arlo guztietako Programazioak prestatuta egongo dira irailean, klaseak hasi aurretik, adostutako ereduari jarraituz. Ikasturte amaieran, Programazio bakoitzaren azterketa egingo da eta Memoria osatu.

6. Arlo bakoitzean hamabosteroko Gela Jardueren planifikazioa egingo da, programazioaren jarraipen egokia egiteko, eta gela jarduera horiek kontrolatu egingo dira.

7. Aurreikusitako Programaketaren ehuneko 90a gutxienez, gela jardueretan gauzatuko da.

8. Lehen Hezkuntzako ikasleen emaitzak neurtu egingo dira (2., 4. eta 6. mailak) eta “Aurrerapen Egokia” gutxienez ehuneko 85ekoa izango da.

9. Ikastolak Ebaluazio Akordioak ditu; ikasleen familiek eskuragai izango dituztenak hala dagokienean. Irakasleek Ebaluazio Akordio horiek errespetatuz ebaluatuko dituzte ikasleak.

10. Tutoreek, ikasleen bilakaeraren segimendu egoki bat izateko, bere tutoretzako irakasle taldearekin ebaluazio bilerak burutuko dituzte, ebaluaketa bakoitza amaitzean.

11. Ikaslearen garapena eta prozesu akademiko-ebolutiboaren jarraipena egiteko, ikasturtean zehar gurasoekin gutxienez 2 aldiz elkarrizketatuko da tutorea. Elkarrizketa ezinezkoa suertatuko balitz, tutoreak 3 saiakera edo deialdi egingo dizkie gurasoei.

12. Indartze neurriak behar edota premia bereziak dituzten ikasleei, idatzizko banakako programaketak prestatuko zaizkie. Ikasturtean zehar, programaketa hauen jarraipena aholkulariak egingo du.

13. Familien eta irakasleen gogobetetasun maila neurtuko da, eta hobetzeko proposamenak jaso eta bideratuko dira.

14. Gestio sistemaren jarraipena auditoria bidez egingo da (barnekoa edo kanpokoa).

15. Konpromezu hauetakoren bat lortzen ez denean, egoera konpontzen lagunduko duen Ez-adostasunak kudeatzeko sistema ezarriko da.

16. Hezkuntza Proiektuaren dokumentazio jasotzen duen zerrenda urtero izango da eguneratua.

17. Irakasleen formazioa pedagogiko eta teknologikoa ahalbideratzeko baliabideak eskainiko dira.

18. Ikasle eta langileen segurtasuna bermatzeko Prebentzio jarduerak antolatuko dira.

© Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Telefonoa: 943812697 | Telefonoa: 943812091 | 012320aa@hezkuntza.net