Gobierno Vasco

      

2018/12/18
Al As Az Og Or Lr Ig
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6
2018/12/18 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

        

          

Sartu

AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI ETA IRAURGI SASKIBALOIA, BOSTEKOA EMANDA

2017-apirila

Ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko hainbat jokalari Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste hauetan.

 


5. eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute, jolastokian, kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta.



Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa!
One point, two points, three points! Give me five!

izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk bigarren aldiz egin duten elkartrukeari.

 

IKUSI BIDEOA


 

 

 

 

KORRIKA

2017-apirila

 

KORRIKA-20 ekintzari loturik, KORRIKA TXIKIA ospatu dugu.

 

Herriko beste ikastetxeekin batera ibilalditxoa osatu dugu eta Euskararen aldeko aldarrikapena ozen entzun arazi dugu Azpeitiko kaleetan zehar.

 

 

ARGAZKIAK

 

 

 


LH2-KO IKASLEENTZAT MULTIKIROL SAIOAK

2017-0tsaila

 

 

Ohikoa den bezala, aurten ere, LH 2.mailan dauden gure seme-alabek MULTIKIROLA deritzon kirol saioetan parte hartzeko aukera izango dute.


Multikirola, eskola ordutik kanpo egiten den kirol jarduera da.


 

 

Bere helburua gure seme-alabek hainbat kirol eta euren arauak ezagutu eta praktikatzeaz gain, talde lana hobetu, kirol-materiala ezagutu eta balore positiboak barneratzen laguntzea da.


 

Animatu zaitezte!!!

 

INFORMAZIO ZEHATZA

 

 

 


HH-ko JOLASTOKIAREN ERALDAKETA

2017-urtarrila

 

 

Haur Hezkuntzako eraikinean, jolastokiaren eraldaketa prozesua martxan da, udalarekin elkarlanean.

 

 

 

2-6 urte bitarteko haurren nahi eta beharretan oinarritutako jolastoki berri bat egin nahi dugu. Horretarako elkarlana eta auzolana izango ditugu ardatz.


Parte hartzea bultzatzeko bideo bat egin dugu.

 

IKUSI BIDEOA


Animatu eta Parte hartu!

 

 

 

 


GAITASUN HAUNDIKO HAURREI BURUZKO HITZALDIA

2017-urtarrila

 

 

 

GAIA: GAITASUN HAUNDIKO HAURRAK


TOKIA: IZAR LIBURUTEGIA, Perdillegiko eraikinean.


EGUNA: URTARRILAK 31, ASTEARTEA


ORDUA: 18:00-20:00


HIZLARIA: Amaia Agiriano (gurasoa eta AUPATUZ elkarteko kidea).

 

INFORMAZIO ZEHATZA

 

 

 


    
ARGAZKIAK 2018-19      
 BIDEOAK  2018-19

 

 

 

 

 

 

 

© Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Telefonoa: 943812697 | Telefonoa: 943812091 | 012320aa@hezkuntza.net