Gobierno Vasco

      

2018/01/18
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4
2018/01/18 egungo gertakariak
Egun honetan ez dago gertakaririk.
0 emaitzak erakustea

        

          

Ikastolan (Perdillegi)

...

Ikastola kanpotik

ELKAR ILUSTRAZIO LEHIAKETA

2017-maiatza

Gure ikastolako 5. mailako ikaslea den Julen Artetxek 9.ELKAR Ilustrazio Lehiaketan 1. saria lortu du, berak idatzitako "ZORIONEKO ONDDOA" ipuinarekin.


IRAKURRI EZAZUE HEMEN IPUINA


IKUSI IRABAZLE GUZTIEN LANAK


ZORIONAK JULEN!

 

 

 

 

 

 

 

 


3TXULO PROGRAMA

2017-apirila


Oraindik orain ETB-3ko "3TXULO ZUZENEAN" programaren grabazioan parte hartu du gure ikastolak.

 

Ikastolako egunerokotasunean agertzen dira ikasleak (antzerkia, tailerrak, jolasak...).

 

Benetan gustura ibili ziren ikasleak grabazio egunean!


Hona hemen grabatutako bideo-klipa.

 

 

 

 

 

 


AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI ETA IRAURGI SASKIBALOIA, BOSTEKOA EMANDA

2017-apirila

Ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko hainbat jokalari Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste hauetan.

 


5. eta 6. mailako ikasleekin saio batzuk egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute, jolastokian, kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta.



Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa!
One point, two points, three points! Give me five!

izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk bigarren aldiz egin duten elkartrukeari.

 

IKUSI BIDEOA


 

 

 

 

KORRIKA

2017-apirila

 

KORRIKA-20 ekintzari loturik, KORRIKA TXIKIA ospatu dugu.

 

Herriko beste ikastetxeekin batera ibilalditxoa osatu dugu eta Euskararen aldeko aldarrikapena ozen entzun arazi dugu Azpeitiko kaleetan zehar.

 

 

ARGAZKIAK

 

 

 


LH2-KO IKASLEENTZAT MULTIKIROL SAIOAK

2017-0tsaila

 

 

Ohikoa den bezala, aurten ere, LH 2.mailan dauden gure seme-alabek MULTIKIROLA deritzon kirol saioetan parte hartzeko aukera izango dute.


Multikirola, eskola ordutik kanpo egiten den kirol jarduera da.


 

 

Bere helburua gure seme-alabek hainbat kirol eta euren arauak ezagutu eta praktikatzeaz gain, talde lana hobetu, kirol-materiala ezagutu eta balore positiboak barneratzen laguntzea da.


 

Animatu zaitezte!!!

 

INFORMAZIO ZEHATZA

 

 

 


    
ARGAZKIAK 2017-18  
 BIDEOAK 2017-18

 

 

 

 

 

 

 

© Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai
Telefonoa: 943812697 | Telefonoa: 943812091 | 012320aa@hezkuntza.net