Sartu

Give Me Five!

Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa!
One point, two points, three points! Give me five!

Karmelo Etxegarai ikastola eta Iraurgi saskibaloi taldeak, elkarlanerako bide berri bat ireki genuen 15-16 ikasturtean eta urtero bezala aurten ere ekimen hau abian jartzera goaz. Herriko saskibaloi taldean, maila altuan jokatzen duten jokalari atzerritarrak izanik, ikasle eta jokalari hauen arteko saio batzuk aurrera eramango ditugu. Ingelesa izango da komunikaziorako hizkuntza, saskibaloia motibaziorako iturri eta jokalariak horretarako zubi!

 

Euskal kantak

1. go zikloko ikasleak Euskal Kantak ikasten ari gara. Urtarrilean Urkoren 'Guk euskaraz' abestia ikasi eta hileko azken egunean denok elkarturik giro alaian abestu genuen.

Datorren hilean beste abesti bat ikasiko dugu. Gurekin abestu nahi duzue? Animatu eta ikasi zuek ere. Ikusi bideoa.

Bihotz Birikaren Berpiztea

Pasaden astean, Easo Politeknikoko ikasleak izugarrizko erronka gainditu zuten, Karmelo Etxegarai Ikastolako 600 ikasleei Oinarrizko Bihotz Birikaren Berpiztea teknika erakutsiz. Mila esker parte hartu zuten neska-mutilei! Ikusi argazkiak.

 

  

Santa Ageda

 

Aurten ere gazte eta heldu bildu gara Karmelo Etxegarai Ikastolan koplak abesteko. Euria egin arren, gustura abestu ditugu elkarrekin hainbat kopla. Urola Ikastolako ikasle oiak ere gurean izan ditugu. Ikusi argazki albuma. 

Artikulua

PAUSOKA-PAUSOKA,

BAGOAZ AURRERA

Karmelo Etxegarai ikastolako kideok aurrera goaz ESKOLA PUBLIKO, EUSKALDUN eta INKLUSIBOrako bidean pauso sendoak emanez, iparra argi eta begiak zabal-zabalik, gure inguruaz gozatuz eta elkarrekin mundu berriak deskubrituz. Irakurri artikulua.

Zu ere, gure bidaide!

Sentitu, pentsatu eta ekin!