HEZKIDETZA

  • Onintza Etxeberria / Mikel Olaizola

 

Genero indarkeria eta sexismoa sorburu duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea da plan honen helburu nagusietako bat.


Gure ikastetxean Berdintasunaren Hezkuntza bermatu nahi dugu, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak alde batera utzi, eta pertsonen garapen integralean oinarrituko dena. Ikasleak era guztietako bazterkeria eta genero-indarkeriaren gaitzespenean heziko dituena, eta orientazio akademiko eta profesional ez-sexista eskainiko duena. Horretarako, hezkuntza-komunitateko pertsona guztien partaidetza eta inplikazioa bultzatuko dugu.

 

Ikastolan egiten duguna eta egiteko erabiltzen ditugun moduak aztertuz aldaketak egiten joango gara; hala nola edukietan, espazioen antolaketan, eskola kirolean, gorputz heziketako saioetan, jolas denboretan …