IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

  • ARDURADUNA: Mari Seara

 

 

Karmelo Etxegarai  Ikastolan, Haur Hezkuntzan, duela hiru ikasturte murgildu ginen Ikaskuntza Kooperatiboan.

Ikaskuntza kooperatiboa taldean lan egiten irakasten duen metodologia da.

Taldean lan egitearen abantailetan sinesten dugu eta gure ikasleak honetan murgiltzea da gure asmoa.

 

 


 

Haur Hezkuntzan, honakoa egiten dugu, Ikaskuntza kooperatiboaren ildotik:

•    Jolas kooperatiboak : Gure gelako kideak eta beste gelakoak hobeto ezagutzeko asmoz astean behin elkarrekin jolasten dugu. Jolas Kooperatiboen bitartez taldeak duen indarra azpimarratu nahi da era ludiko batean. Gelakoak ikasleak hobeto ezagutzeaz gain, beste gelakoekin ere harremanak sustatzeko helburuarekin hasi ginen honetan.
ERANSKINA 1


•     Motxila Ibiltaria eta protagonista: Aurreko ikasturteetan motxila eta maleta ibiltariaren proiektua jarri genuen martxan. Astero gelako ikaskide batek motxilan eurentzat kuttunak diren objektuak sartu eta taldeari  erakusteko eta beraien etxeko kontuak gelakideei  azaltzeko aukera dute. Aurten Protagonistaren astea antolatu dugu, eta adin tarte bakoitzean ekintza eta jarduera desberdinak egiten ditugu gure gelakidea hobeto ezagutzeko helburuarekin.
ERANSKINA 2

 

PARTEKATUZ IKASI

Pixkanaka pausu txikiak ematen joan gara esparru honetan. Aurreko urteetan guk egindakoa beste eskolatara zabaltzen joan gara modu informalean, Berritzeguneetan egindako azalpenak beste eskolekin partekatu bait dira.  Aurtengoan, beste ikastetxe batzuk gure ikastolara etorriko dira guk egindakoa zuzenean ikustera. Lau ikastetxe izango ditugu gure artean: Mariturri eta Umandi Gasteiztik eta Karmelo eta Uribarri Bilbotik.

Haur Hezkuntzan egiten duguna besteekin konpartitzea da proiektu honen helburua. Seguru gaude haiengandik ere asko ikasiko dugula guk ere. Izenak dioen bezala Partekatuz ikasten  badugu, bidea errazago egingo zaigula pentsatzen bai dugu.