HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA

  • ARDURADUNA: Pili Zufiria

 

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzea helburu hartuta, Hezkuntza Sailak ikastetxeen Modernizazio Tekonogikorako plan berri bat planteatu du, XXI. mendeko gizartera egokitu daitezen,  eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan aldaketa metodologikoa sustatzeko asmoz. 



Plan berri horren ardatzak hauek dira:

- irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean.

- ikasgaietan eduki digitalak sartzea.

- plataforma telematikoak abian jartzea, eginkizun pedagogikoan, administratiboan, eta hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioan eta harremanetan lagungarriak izan daitezen.

Ikastetxeen autonomia-eskubidea errespetatuz, baina Sailak zehaztutako ildo edo erreferentzia-esparru  horren barruan, proposatzen da ikastetxe bakoitzak erabakitzea IKTen alorrean lortu nahi duen Heldutasun-maila.


“Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua” definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:

- Giltzarrizko prozesuak, ikastetxeak landu eta hobetu behar dituenak, bere prozesuak digitalizatzea lortzeko, eraginkortasunez eta efizientziaz: ”Irakas-prozesuak” (ikasgelan eta ikasgelatik kanpo), “Ikastetxeko administrazio- edo kudeaketa-prozesuak” (irakas-prozesuari eusteko eta laguntza emateko prozesuak) eta “Informazio- eta komunikazio- prozesuak” (hezkuntza-komunitatearekiko harremanak).

- Heldutasun-mailak ikastetxearen digitalizatzeko bidean aurrera egiteko: Oinarrizko Maila, Maila Ertaina eta Maila Aurreratua.