KALITATEA HEZKUNTZAN

  • ARDURADUNA: Josune Salegi

 

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, bere politikaren eta estrategiaren funtsezko alderdi gisa definitu du KALITATEA eta ikastola kudeatzeko erreferentzi gisa kalitatean oinarritutako kudeaketa sistemak aukeratu ditu.

Oinarrizko erreferentea hau da: 05-06 ikasturtean lortutako “KALITATEA HEZKUNTZAN” ziurtagiria.

 

Ikastolak, printzipio hauekin identifikatzen du kalitatea:

  • Ikastolaren kudeaketa, kalitatearen gestio sistemaren ereduak definitzen dituen jarraibideen arabera gauzatzen ahalegintzea.
  • Lana ondo egitea eta gure jarduerak, emandako zerbitzuak eta lan-prozesuak etengabe hobetzea.
  • Ikasleak, ikasleen gurasoak eta ikastolako langileria baliozkotzat hartzea, berauen beharrak eta espektatibak ezagutu eta asebetetzen saiatuz.
  • Ikastolako baloreak kontutan izanik, gure prozesuak eta proiektuak ikuspegiarekin eta estrategiekin lotzea.
  • Estamentu desberdinen arteko komunikazioa eta partaidetza bultzatu, kolaborazio giroa sor dadin, kudeaketa gardentasunean oinarrituta.
  • Datuetatik abiatuta eta ebidentziaren kulturaren barnean, talde-laneko diziplinan oinarritutako lan-metodologiak onartzea.
  • Etengabe hobetzeko prozesuak kudeatzea, planifikazioa, garapena, berrikusketa eta hobekuntzaren bidez.
  • Emaitzak hobetzea, adierazleak eta datuak definituz eta zenbateraino lortzen diren ebaluatuz.
  • Batzordea izango da Ordezkaritza Organo Gorena: guraso, irakasle, administrazio-ordezkari eta ez-irakaslearen ordezkariak partaideak izango direlarik. Ikastolako Hezkuntz Proiektua eta ikasturteko Plana aurrera eramateko, bakoitzari dagozkion gaitasunen eta ahalmenen arabera parte hartuko dute.
  • Zuzendaritzak jarraibide hauekiko konpromiso nabaria agertuko du, horretarako dituen baliabideen arabera, beharrezkoak diren bitarteakoak eta trebakuntza emango ditu jarduerak arrakastaz garatzeko.