"IZAR" LIBURUTEGIA

  • ARDURADUNA: Onintza Zeberio

Urte askotan zehar, irakurzaletasuna bultzatu nahian:
- Gure ikasleek Ikastolako liburutegia erabiltzen zuten.
- Irakaslearekin Udal liburutegira bisitak egiten zituzten.
- Gela guztietan liburutegi txiki bat zegoen eta ikasleek liburuak  mailegu erara eramaten zituzten etxera.
- Liburuak altxor bat direla kontutan hartuta, ikasle bakoitzak bere ipuin bat ekartzen zuen gelako liburutegirako.
- ...

07-08 ikasturtean LIBURUTEGIKO PROIEKTU ESKAERA egin genuen (ACEX/EKE actividades extraescolares/eskolaz kanpoko ekintzak). Hezkuntza aldetik proiektua onartu eta arduraduna izendatu ondoren, Liburutegi berria prestatzeko lanetan hasi ginen.

08-09 ikasturtean hiru lan nagusi izan genituen: expurgoa, txukunketa eta antolaketa. Ondoren, liburuak katalogatu, tejuelatu, forratu eta kokatu. Eta maskota aukeratu (ikasleek, beraiek egindako marrazkien artean bozketa egin zuten).


09-10 ikasturtean aurrera jarraitu genuen, taka-taka. Behin-behineko arautegi bat prestatu, ikasleei liburutegia aurkeztu, hezkuntza komunitateari informazioa hel arazi...

Eta azkenean, 2010eko urrian, IZAR LIBURUTEGI BERRIA ireki genuen.