HIZKUNTZA ERREFORTZURAKO PROIEKTUA (HIPI / HEI)

  • ARDURADUNA: Itziar Puelles

Programa honetan planteatzen diren jomugak hauek dira:

-Euskal hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasleen txertaketa bideratzea, eskola-inguruan ahalik eta azkarren eta baldintza hoberenetan integra daitezen.

-Ikasle horiei berariazko arreta emateko bideak jartzea, irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan erabiltzen dituzten hizkuntzetako gaitasunak (hizkuntza-gaitasunak eta komunikazio-gaitasunak) eskuratzen laguntzeko, curriculuma horretarako  egokituz.