GARRAIOA

HEZKUNTZA SAILAK ANTOLATU ETA FINANTZATUTAKO ZERBITZUA

Hezkuntza Sailak garraio zerbitzua antolatu eta finantzatzen du HH-3tik gorako ikasleentzat, ikastetxetik 2 km. baino urrutiago bizi badira, goizean ikastolara etortzeko eta klaseak bukatutakoan etxera itzultzeko. Ikasle hauek “Garraio eskubidedunak” dira.
Horrela, klaseak goizez bakarrik direnean, goizean eta eguerdian dago garraio zerbitzua; eta klaseak goiz/arratsaldez direnean, goizean eta arratsaldean.
Autobusa “Garraio eskubidea” duten ikasleekin betetzen ez bada, HH-2ko ikasleek edo/eta 2 km. baino gertuago bizi den edozein ikaslek ere erabil dezakete zerbitzu hau, plazak osatu arte. Ikasle hauek “Baimendutakoak” dira.

2019/20 ikasturtean garraio ibilbide hauek ditugu martxan:
-    G1801-Elosiaga
-    G1803-Lasao-Oñatz
-    G1809-Beizama-Nuarbe-Atzaran
-    G1802-Matxinbenta-Urrestilla-Loiola-Tren Museoa. Autobus honek 2 bidai egingo ditu eskubidedun ikasleak ez direlako bidai bakar batetan kabitzen:
          1.    Bidaia: Matxinbenta, Urrestilla
          2.    Bidaia: Loiola, Tren Museoa, Astotei
Ikastolara aurrena iristen diren ikasleak eta etxerakoan zain egon behar dutenak, zainduta egongo dira ikastolan bertan Hezkuntza Sailak kontratatutako begiraleekin (bat HHn eta bestea LHn).
Garraio zerbitzu hau Hezkuntza Sailak finantzatzen duenez, familiek ez duzue inolako kuotarik ordaindu behar. DOHAIN  da erabiltzaile guztientzat.

ZUTARRI GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO ZERBITZU OSAGARRIA
Familien eskaerei erantzunez, ZUTARRI Guraso Elkarteak autobus bat kontratatzen du, eguerdirako, klaseak goiz/arratsaldez direnean Nuarbe, Urrestilla, Tren Museo eta Astotei geralekuetako ikasleentzat, bazkaltzera etxera joan daitezen.
Autobus honek bere begirale eta ordutegi propioak ditu eta erabiltzen dutenek KUOTA bat ordaindu behar dute finantzazioan laguntzeko.