ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK 19-20

Eskolaz kanpoko ekintzak 2019/20: OTSAILA-MAIATZA epealdia
Kaixo familia/tutore legal:
Zutarri Guraso Elkarteak prestatu du otsailetik maiatzera emango diren eskolaz kanpoko ekintzen aukera. Ekintza hauek HH4, HH5 eta LHko ikasle guztiei zuzenduta daude eta OTSAILAREN 3AN HASI ETA MAIATZAREN 29RA BITARTEAN ESKAINIKO DIRA Kontuan hartu :
1- Urrian izena eman zuten ikasleek , ekintza berdinean parte hartzen jarraitu nahi badute, ez dute eskaerarik bete behar, automatikoki jarraitzen dute.
2- Urrian izena eman ez zuten ikasleek ,orain, ekintza baten ALTA eman nahi badute eskaera orria bete beharko dute
3- Urrian izena emandako ekintzan BAJA (orria) eman nahi dutenek, berriz, baja orria bete beharko dute.
Alta eta baja eskaerak egiteko bete beharreko inprimakiak , ikastolak Perdillegi eta Euskal Herria kalean dituen idazkaritzetan eskuragarri dituzue ohiko ordutegian eta baita ere ikastolaren web orrian: www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net
Eskaera hauek bete eta aurkezteko epea OTSAILAREN 4AN, ASTEARTEAN, AMAITUKO DA.
ARGIBIDE GEHIAGO:
ZUTARRI GURASO ELKARTEA
TEL: 688689981
/ zutarri.ge@gmail.com